XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaiza guziek badie bere dembora; Jinkoak jujaturen dutu gaistoa eta justoa.

Ez erran: egin dut bekhatu, zer zait gaizki heltu?.

Jinkoa duk luzakor, bena eztuk ahatzkor.

Goizchiago, berantchiago, bakhotchari bere hartziak utzultzen ditik Jinkoak.

Jinkoa photeretsu duk pharkatzeko, bena ere gaztigatzeko.

Aize ereiten dianak bilduren tu tempestak.

Bekhatiaren ereiliak bilduren tu gaitzak.

Badira galtzen dienak arima ahalkez, bestengatik gaizkia eginez.

Boroga eta ikhas ezak, gaisto dela eta kharats, Jinkoaren utztia, eta haren beldurraren hireganik hurruntzia.

Jinkoak sofrierazten badu lurrian justoari; bekhatoriak eta sinhestegabiak zer behar die eguruki?.

Ezta abillitaterik, ezta jakitaterik, ezta gogorik ez indarrik Jinkoaren kontre baliatzen ahal denik.

Ukhenik ere ahala, hire nahikuntiak kontenta eztitzala.